2009-03-03

Santa Ageda bezperako koplak abesten Mungiako kaleetan

(otsailak 4)

Santa Ageda bezperako egunean eskolan egin genuen gure ibilalditxoaren lehen geldiunea. Gero udaletxe aurrera jo genuen eta ondoren kalez kale ibili ginen koplaka eskolako ikasle eta irakasle guztiok. Eskolara itzultzerakoan txorizo-bokata bat izan genuen zain indarrak berreskuratzeko.



AGATE DEUNA
Aintzaldu daigun Agate Deuna
bihar da ba Deun Agate,
etxe honetan zorion hutsa
betiko eu(ki)ko al dabe.
Deun Agatena batzeko gatoz
Legardako ikasleak,
igaz lez hartu gagizuez ta
zabaldu zuen sakelak.
Zorion etxe hontako danoi
oles egitera gatoz,
aterik ate ohitura zaharra
aurten barritzeko asmoz.













Ez gagoz oso aberats diruz
ezta ere oinetakoz,
baina eztarriz sano gabiltz eta
ta kanta nahi dogu gogoz.
Santa Ageda bezpera dogu
Euskal Herriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua doguna.
Orain bagoaz alde egitera
agur deutsugu gogotik;
Agate Deuna bitarte dala
osasun onagaz bizi... IEUP!!