2010-06-24

Ikasturte amaierako jaia. Bagilaren 23an

Egun berezi honetako jaia ikasturteari amaiera alai bat emoteko aprobetxetan dogu, eta Doniene bezpera izanik, urtaro barria agurtu eta ospatzeko be bai.

Egiaraua:
  • Bolanderak eta pankarta
  • Dantza eta antzerkia (eskolako antzerki taldearen eskutik)
  • KARAOKEA
  • Puzgarriak txikientzat.
  • Taloaren tailerra eta jolasak nagusientzat
GUZTIONTZAT: giro euskaldun ezinhobea, hamaiketakoa eta ondo pasatzeko aukera.

OPOR ZORIONTSUAK !!!

Morgara irteera bagilaren 22an

Bagilaren 22an, HH 3 urteko ikasleak, Morgara egin eben ikasturte amaierako urteera.
Herri txiki eta polit honetan lasai ibili ziren txin-txaunetan Andra Mari elizaren ondoan. Baita baloiarekin jolasten bere.

Eliza honen ate bat XVI. mendekoa ei da, eta gainontzekoa XVIII. mendekoa. Auzoaren aintzinako izena Lekerika da.

Bokata jan eta gero andereñoek izozki bat erosi eutsien eta gustora dastatu eben egun eguzkitsu eta beroa egiten eban eta.

Ondoren, Mungiara itzuli ziren egun ederra pasatu eta gero.

2010-05-28

Meñakara irteera

Gaur goizean HH 2 urtekoak Meñakara joan gara. Frontoian egon gara jolasten eta lukainka otartekoa jaten, eta gero barriro eskolara itzuli gara bazkalordurako.

Frontoian Meñakako harmarria irudikatuta egon da horma baten, oso berezia da: zuhaitz bat eta bertatik lapiko bat eskegita suaren gainean, guretzako bazkaria prestatzen ariko zan nonor, ala otsoa zuhaitzetik jausten danerako prest egon da "hiru txarritxu"-en ipuinean gertatzen dan moduan?. Goiko aldean esku bat ezpata batekin, otsoari edo aurre egiteko prest?.

2010-05-19

"Fofita" ikustera Torrebillela jauregiko Zinema Aretora

Agenda 21-eko programa jarraituz, oraingoan "Fofita" pelikula ikustera joan gara Torrebillela jauregiko Zinema Aretora, maiatzaren 17an eta 18an.

"Fofita" mortsa bat da eta maitasunezko istorio polit batetako protagonista da. Filme hau Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko ikasleok ikusi dugu eta asko gustatu zaigu.




2010-04-29

Mungiako herria ezagutzen

Astelehenean, apirilaren 26an, HH 5 urtekoak Mungiako herria ezagutzeko irteeratxo bat egin genuen.

Eskolatik udaletxerantz jo genuen eta Matxin plazan gelditu ginen argazki batzuk ateratzen. Gero herria zeharkatu genuen, bidean farmaziak, anbulategia, eliza, dendak, jauregiak (Agirre jauregia, Torrebillela hotela), haurtzaindegia, zubiak, Butroi ibaia, etab. ikusi genituen, eta Landetxo Goikoa baserriraino heldu ginen, hau da, Olentzeroren baserriraino.
Handik hurbil zegoen parke eder baten gelditu ginen gailetak jaten.
Eta ondoren eskolara itzuli ginen.