2009-03-05

Patxi Gonzalez kantalari-kontalaria

(martxoak 5)

Partehartzaileak: 3. eta 4. mailak
Patxi Gonzalez aktore zornotzarrak euskal abesti herrikoi batzuk banandu dizkigu eta abesti hoien esanahia aztertu dugu, baita noizkoa izango den eta garaiko ohiturak zeintzuk izango ziren. Abesbatz bat bagina bezala zuzendu gaitu eta abestiak antzezten ere ikasi dugu errejistro ezberdinetan, hau da, haserre, pozik, edo adarra jotzen bageunde bezala. Entretenigarria izan da, eta giro itzela sortu du batez ere Athletiken hereserkia abestu dugunean. Rock eran dantzatzen amaitu dugu. AUPA ATHLETIK !!! EEUP !!!