2009-05-07

Ingeleraz antzerkia Torrebillelan

(2009-05-07)

Gaur 3. eta 4. mailako ikasleok Torrebillelara joan gara "Pirate island" antzerkia ikustera. Oso entretenigarria izan da. Antzerkiaren haria ingelerazko hitzak eta esaldiak errepikatuz eta galderak erantzunez jarraitu dugu, baita abestuz ere, eta irlako bananak zenbatuz!

Gutariko batzuk eskenatokira irten gara, eta antzerkian parte hartzeko sugertea izan dugu. Pirataren irlako abenturan murgildu gara, eta antolatu duten "party"-an dantzatu dugu.

Itzel pasatu dugu!

Hona hemen argazki batzuk: