2009-03-03

Olaldera

(urtarrilak 30)

Ahozko adierazmena: 2008/2009 Ikasturtean arlo hauen bidez landu dugu proiektua
BERTSOLARITZA - KANTAGINTZA - ANTZERKIGINTZA - IRRATIGINTZA

Eskolan lantzeaz gain, irteera batzuk egin ditugu.

Hona hemen Olaldeko Eskolan eginiko emanaldiko argazkiak eta bertso batzuk 3, mailakoen bertso-antzerkikoak, "Txano Gorritxu".

Doinua: "Begiak barrez-barrez..."

1. KONTALARIA: Eneko Barcina

Handia gertatu zen
aspaldi batean
ea bertsotan kontatzen dugun
guztion artean, ai, ai, ai...
ea bertsotan kontatzen dugun
guztion artean.

2.KONTALARIA: Ane Agirretxu
Historia hasten da

baserri batean
han ari dira ama-alabak
hizketa betean, ai, ai, ai...
han ari dira ama-alabak
hizketa betean.