2009-12-22

Gabonetako Jailadia Legardalden 2009

Urtero legez polikiroldegian Gabonetako Jaialdia ospatu dogu, eta eskolako ikasleek ekitalditxu atsegin eta ikusgarriak eskaini dittuzte.



3 urtekoak azoka eguneko jaia edo erromeria eskainiz hasi dabe gaurko ekitaldia.

4 urtekoak musikaren gaiari ekin dautzie 5 urtekoekin batera.

1.mailakoek harritu egin gaituzte Akelarre itzela antzeztuz, azti eta guzti.

2009-12-02

EUSKARAREN EGUNA 2009

Gabonilaren 2a
EUSKARAREN EGUNA ospatu dogu gaur Legardaldeko Eskolan.






Egitaraua:

9.30-etan Pregoia


  • 10.00-etan "Agintariena" dantza




  • 10.15-etan "Guk euskaraz, zuk zergaitik ez?" abestia eta berarekin loturiko koreografia dantzatu dogu guztiok eskolan

  • 10.30-etan herritik ibilaldi bat egiten urten dogu, iaz egin genittuen zaldiez inguraturik eta mugaturik, kalez kale, euskal musikaz lagundurik, lehenengo Matxin Plazara, eta han, Udaletxe aurrean, barriro "Agintariena" dantzatu eta "Guk euskaraz, zuk zergaitik ez?" koreografia eta kanta eskaini dittugu.


  • 10.45-etan kalez-kale herritik zehar jarraitu dogu, Haur Hezkuntzakoak Lauaxeta kafetegi ingururaino, han gelditu dira Lehen Hezkuntzakoei itxaroten, gero guztiok Legardaldera itzultzeko.

  • 11.30-etan hamaiketakoa prest izan dogu: fruituen zukua eta erroskilak.Umm !!! Ze goxoak !!!

  • 12.00-etan Erromeria jolastokian




2009-06-21

Bermeora irteera

Bermeoko portuan "Aita Guria" baleontzia bisitatu genuen, XVIIgn mendeko itsasontzien erreprodukzioa, Bermeoko ontzigintzako ikasleek eginikoa eta gaur egun ikusgai dagoena nahi duten bisitari guztientzat. Itsasontziko bizitza aintzina nolakoa izaten zen ikasi genuen, baita garai bateko arrantza mundua nolakoa zen ere bai. Euskal arrantzaleak baleak ehizatzen Ternua aldera joaten zireneko garaia.














































































Gero Hegaluze-rekin bidaiatxo bat egin genuen Izaro irlarantz, kaioen kolonia den irla hau inguratu genuen itsasontziz. Bidean Xixili lamiaren irudia ikusi genuen Bermeoko portuan, eta Lamiaran inguruko lamien istorio bat kontatu ziguten. Izaro irlan fraile frantziskotarrak bizi zirela ere jakin izan genuen, komentuaren harri batzuk zutik daude oraindik. Eta Izaro irlarekin loturiko beste kondaira batzuk ere kontatu zizkiguten. Interesgarria eta atsegina izan zen Bermeo aldera egin genuen bidaia hau, bai horixe!


























































2009-06-15

Antzerkia Galdakaokoen eskutik

ekainak 12

Galdakaoko eskolakoak antzerki bi eskaintzera etorri zaizkigu Legardaldera. Lehenengoa piraten istorio bat izan da, eta bigarrena nota txarrak ateratzen zituen neskato batena.















n n