2010-02-12

Aratuste, aratuste...

Aratuste edo Inauteri eguna eskolako aterpean dantzatuz eta abestuz hasi dogu. Bertan batu gara guztiok eta irakasleak ia-ia bildurgarri agertu jakuz lapurrez mozorrotuta, baina lapur atseginak jakina!
Buruhandiak be hortik ibili dira gure artean zanko-manko.
Ondoren desfilea egin dogu, bakoitzak bere mozorroa erakutsiz, eta txikienak, 2 urtekoak, txu-txu trenean herritik zehar biratxu bat egiten joan dira.

Egun hotza egin dau eta hamaiketako beroa prestatu dauskue: txokolatea eta bizkotxoak.
Gero kareta batzuk egin ditugu eta bazkalordurarte jolastu eta jolastu ibili gara. Zelako egun koloretsu eta alaia!
ARATUSTE
Aratuste, Aratuste,
Mungiarrentzat egun hobarik ez
Marrau atorra zuri jakagaz
buruan pañuelo sedazko ederrakaz,
Aratuste, Aratuste
Tostada egunak ederrak honeixek,
harek jan eta, neskak hartunta
plazara dantzan iluntzerarte.
Baita atso zaharrakaz
goiko kalian ziri ta zara
arrasta ezinik geure elorrijua
Harek ziran ARATUSTIAK
Aratuste, Aratuste...
SANBA
Kanta ta kanta ta kanta
Mungiako gau argietan
Dantza ta dantza ta dantza
Mungiako inauterietan
SANBA SANBA SANBA OLELE
KON LA KABEZA KEBRADA
SANBA SANBA SANBA OLELE
KON LA KABEZA KEBRADA
Tomasa gurea muturrez aurrera
Tomasa gurea muturrez aurrera.
LEGARDA BIZIRIK
LEGARDA LEGARDA
LEGARDA bizirik
Gu gara etorkizuna
Mungiako geroa
pozik datorrena.
Mungia euskalduna
Mungia laguna
denona ta denontzat
guk nahi dogun herria
egingo doguna.
MUNGIAKO TRENA
Hemen noa gozo gozo ni trenean
Mungiarantza egun ona pasatzen
entzun dot Legardararte heldu ezkero
lagun onak seguru ez direla faltatzen
AI! TRENAREN TXUKU TXA
AI! TXUKU TXUKU TXA
ZEIN ONDO NABILEN NI
MUNGIAKO TRENEAN (bis)
Legardara iritsi naiz ta ikusi dot
matrikulatzeko epea dagoela
eskola herritarra eta plurala
lagun onez betea eta gainera euskalduna
AI! TRENAREN TXUKU TXA
AI! TXUKU TXUKU TXA
ZEIN ONDO NABIL NI
MUNGIAKO TRENEAN (bis)

SALTO SALTOKA
Salto saltoka, dantza dantzaka
Legardako umeak hemen goaz
Salto saltoka, dantza dantzaka
Mungiako herria alaitzera.
Inauterietan aa, aa
Legardakoak aa, aa
errege, printzesa, katuak, lamiak.
Inauterietan aa, aa
mozorroekaz aa, aa
pailazo, loreak, saguak, magoak.
Inauterietan aa, aa
Legardakoak aa, aa
Zirkoa bezala desfilean goaz
Salto saltoka, dantza dantzaka...


























2010-02-05

Agate Deuna bezperan

Agate Deunaren bezperan, zezeilaren 4an, Mungiatik koplak abesten urten gendun Legardaldeko ikasle eta irakasleok.
Udaletxe aurrean be abestu gendun, eta Izaskun Uriagereka, alkatesa anderea, aurrean izan gendun ekitaldi osoan koplak entzuten irribarre goxo batez.
Ostean Matxin plazan txokolatada itzela eskaini euskuen eta poz-pozik itzuli ginen eskolara. Legardalden hamaiketako ederra itxaroten izen gendun: txorizo otartekoa eta fruituen zumoa Ummm !!! Ze ondo ibili ginen atzo, goiz ederra igaro gendun, bai horixe !!!
Hona hemen abestu genduzan koplak:

Aintzaldu daigun Agate Deuna
bihar da ba Deun Agate,
etxe honetan zorion hutsa
betiko eu(ki)ko al dabe.

Deun Agatena batzeko gatoz
Legardako ikasleak,
igaz lez hartu gagizue ta
zabaldu zuen sakelak.

Zorion etxe hontako danoi
oles egitera gatoz,
aterik ate ohitura zaharra
aurten barritzeko asmoz.


Ez gagoz oso aberats diruz
ezta ere oinetakoz,
baina eztarriz sano gabiltza
ta kanta nahi dogu gogoz.

Santa Ageda bezpera dogu
Euskal Herriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua doguna.

Orain bagoaz alde egitera
agur deutsugu gogotik;
Agate Deuna bitarte dala
osasun onagaz bizi … IEUP!!!