2010-05-28

Meñakara irteera

Gaur goizean HH 2 urtekoak Meñakara joan gara. Frontoian egon gara jolasten eta lukainka otartekoa jaten, eta gero barriro eskolara itzuli gara bazkalordurako.

Frontoian Meñakako harmarria irudikatuta egon da horma baten, oso berezia da: zuhaitz bat eta bertatik lapiko bat eskegita suaren gainean, guretzako bazkaria prestatzen ariko zan nonor, ala otsoa zuhaitzetik jausten danerako prest egon da "hiru txarritxu"-en ipuinean gertatzen dan moduan?. Goiko aldean esku bat ezpata batekin, otsoari edo aurre egiteko prest?.

2010-05-19

"Fofita" ikustera Torrebillela jauregiko Zinema Aretora

Agenda 21-eko programa jarraituz, oraingoan "Fofita" pelikula ikustera joan gara Torrebillela jauregiko Zinema Aretora, maiatzaren 17an eta 18an.

"Fofita" mortsa bat da eta maitasunezko istorio polit batetako protagonista da. Filme hau Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko ikasleok ikusi dugu eta asko gustatu zaigu.