2010-05-28

Meñakara irteera

Gaur goizean HH 2 urtekoak Meñakara joan gara. Frontoian egon gara jolasten eta lukainka otartekoa jaten, eta gero barriro eskolara itzuli gara bazkalordurako.

Frontoian Meñakako harmarria irudikatuta egon da horma baten, oso berezia da: zuhaitz bat eta bertatik lapiko bat eskegita suaren gainean, guretzako bazkaria prestatzen ariko zan nonor, ala otsoa zuhaitzetik jausten danerako prest egon da "hiru txarritxu"-en ipuinean gertatzen dan moduan?. Goiko aldean esku bat ezpata batekin, otsoari edo aurre egiteko prest?.