2010-06-24

Morgara irteera bagilaren 22an

Bagilaren 22an, HH 3 urteko ikasleak, Morgara egin eben ikasturte amaierako urteera.
Herri txiki eta polit honetan lasai ibili ziren txin-txaunetan Andra Mari elizaren ondoan. Baita baloiarekin jolasten bere.

Eliza honen ate bat XVI. mendekoa ei da, eta gainontzekoa XVIII. mendekoa. Auzoaren aintzinako izena Lekerika da.

Bokata jan eta gero andereñoek izozki bat erosi eutsien eta gustora dastatu eben egun eguzkitsu eta beroa egiten eban eta.

Ondoren, Mungiara itzuli ziren egun ederra pasatu eta gero.