2010-03-05

Getxoko Akuariumera bisita

Martiaren 4an, 4 urteko ikasle eta irakasleok Getxoko Akuariuma bisitatzen joan ginen.
Han begirale batzuen laguntzarekin ur epeleko arrainak ikusi genituen lehenengo, oso koloretsuak ziren, eta morena arriskutsu bat ere ikusi genuen, haitz artean ezkutaturik. Politena edota bereziena, beharbada, itsas-zaldia izan zen.
Ondoren itsaso hotzeko arrainak ikusi genituen, hau da, gure kostaldeko arrain batzuk. Azken hauen artean marrazoen arraultzak eta marrazo jaio-barri batzuk ikusteko aukera izan genuen. Gero katu-arraina aurrez aurre izan genuen, Kantauri itsasoan, gure kostaldean, ibiltzen dan marrazo mota bat.
Bisita amaitzeko arrain baten irudia margoztu genuen.
Ze bisita polita!