2010-04-29

Mungiako herria ezagutzen

Astelehenean, apirilaren 26an, HH 5 urtekoak Mungiako herria ezagutzeko irteeratxo bat egin genuen.

Eskolatik udaletxerantz jo genuen eta Matxin plazan gelditu ginen argazki batzuk ateratzen. Gero herria zeharkatu genuen, bidean farmaziak, anbulategia, eliza, dendak, jauregiak (Agirre jauregia, Torrebillela hotela), haurtzaindegia, zubiak, Butroi ibaia, etab. ikusi genituen, eta Landetxo Goikoa baserriraino heldu ginen, hau da, Olentzeroren baserriraino.
Handik hurbil zegoen parke eder baten gelditu ginen gailetak jaten.
Eta ondoren eskolara itzuli ginen.