2009-06-21

Bermeora irteera

Bermeoko portuan "Aita Guria" baleontzia bisitatu genuen, XVIIgn mendeko itsasontzien erreprodukzioa, Bermeoko ontzigintzako ikasleek eginikoa eta gaur egun ikusgai dagoena nahi duten bisitari guztientzat. Itsasontziko bizitza aintzina nolakoa izaten zen ikasi genuen, baita garai bateko arrantza mundua nolakoa zen ere bai. Euskal arrantzaleak baleak ehizatzen Ternua aldera joaten zireneko garaia.














































































Gero Hegaluze-rekin bidaiatxo bat egin genuen Izaro irlarantz, kaioen kolonia den irla hau inguratu genuen itsasontziz. Bidean Xixili lamiaren irudia ikusi genuen Bermeoko portuan, eta Lamiaran inguruko lamien istorio bat kontatu ziguten. Izaro irlan fraile frantziskotarrak bizi zirela ere jakin izan genuen, komentuaren harri batzuk zutik daude oraindik. Eta Izaro irlarekin loturiko beste kondaira batzuk ere kontatu zizkiguten. Interesgarria eta atsegina izan zen Bermeo aldera egin genuen bidaia hau, bai horixe!


























































2009-06-15

Antzerkia Galdakaokoen eskutik

ekainak 12

Galdakaoko eskolakoak antzerki bi eskaintzera etorri zaizkigu Legardaldera. Lehenengoa piraten istorio bat izan da, eta bigarrena nota txarrak ateratzen zituen neskato batena.















n n

2009-06-05

Globoa eskolan

ekainak 3

BBVA-koek globo bat ekarri dute Legardaldera. Propanoa erabili dute barruko airea berotzeko eta globoa aireratzeko. Beste globo batzuk helioa edo hidrogenoa erabiltzen dute. Baina helioa oso garestia da eta hidrogenoa arriskutsua da suharbera delako.

Eskolako futbol-zelaian puztu dute globoa eta gero launaka igo gara. 10 metrotara edo igo dugu. Globoa lau aldetatik lotuta dago haizeak ez hurrunarazteko. Globo handienak 5.000 metrotaraino igo daitezke.

Udan hondartzan jendeari bidaiatxo bat eskaintzen diote eskolara ekarri duten globoan.

Ipar-haizea egokiena da globoan ibiltzeko eta hego-haizea txarrena. Globoaren norabidea haizeek baldintzatzen dute, globoaren gidariak altuerarekin jokatzen du haizeen norabideekin jokatzeko eta nahi duen lekurantz eramateko globoa, edota lurreratu nahi duenean ere altuera jeistea lortzen du, globoaren airea gutxituz.