2009-06-21

Bermeora irteera

Bermeoko portuan "Aita Guria" baleontzia bisitatu genuen, XVIIgn mendeko itsasontzien erreprodukzioa, Bermeoko ontzigintzako ikasleek eginikoa eta gaur egun ikusgai dagoena nahi duten bisitari guztientzat. Itsasontziko bizitza aintzina nolakoa izaten zen ikasi genuen, baita garai bateko arrantza mundua nolakoa zen ere bai. Euskal arrantzaleak baleak ehizatzen Ternua aldera joaten zireneko garaia.














































































Gero Hegaluze-rekin bidaiatxo bat egin genuen Izaro irlarantz, kaioen kolonia den irla hau inguratu genuen itsasontziz. Bidean Xixili lamiaren irudia ikusi genuen Bermeoko portuan, eta Lamiaran inguruko lamien istorio bat kontatu ziguten. Izaro irlan fraile frantziskotarrak bizi zirela ere jakin izan genuen, komentuaren harri batzuk zutik daude oraindik. Eta Izaro irlarekin loturiko beste kondaira batzuk ere kontatu zizkiguten. Interesgarria eta atsegina izan zen Bermeo aldera egin genuen bidaia hau, bai horixe!