2009-12-02

EUSKARAREN EGUNA 2009

Gabonilaren 2a
EUSKARAREN EGUNA ospatu dogu gaur Legardaldeko Eskolan.






Egitaraua:

9.30-etan Pregoia


  • 10.00-etan "Agintariena" dantza




  • 10.15-etan "Guk euskaraz, zuk zergaitik ez?" abestia eta berarekin loturiko koreografia dantzatu dogu guztiok eskolan

  • 10.30-etan herritik ibilaldi bat egiten urten dogu, iaz egin genittuen zaldiez inguraturik eta mugaturik, kalez kale, euskal musikaz lagundurik, lehenengo Matxin Plazara, eta han, Udaletxe aurrean, barriro "Agintariena" dantzatu eta "Guk euskaraz, zuk zergaitik ez?" koreografia eta kanta eskaini dittugu.


  • 10.45-etan kalez-kale herritik zehar jarraitu dogu, Haur Hezkuntzakoak Lauaxeta kafetegi ingururaino, han gelditu dira Lehen Hezkuntzakoei itxaroten, gero guztiok Legardaldera itzultzeko.

  • 11.30-etan hamaiketakoa prest izan dogu: fruituen zukua eta erroskilak.Umm !!! Ze goxoak !!!

  • 12.00-etan Erromeria jolastokian