2009-03-03

Inauteriak

(otsailak 20)

Inauteri edo Aratusteetan Legardaldeko futbol-zelaian dantzatuz eta abestuz hasi genuen eguna eskola guztiko irakasle eta ikasleok, gurasoak argazki eta bideo kamarekin erreportari lanetan zebiltzan bitartean. Gero herritik zehar ibilaldi bat egitera joan ginen. Legardaldera itzultzean txokolate beroa bizkotxoekin jan genuen, eta goiza ondo amaitzeko txu-txu trenean bira bat eman genuen. Egun alaia eta koloretsua izan zen.

Hona hemen 3.mailakoek egun honetarako bereziki prestatu zituzten koplak, euren mozorroarekin lotuta:
Doinua: "Axuri beltza"
BAKEROA: Ander Hormaetxe

Ameriketatik hona gatoz
cow-boy edo bakeroak
pistolarekin izaten gara
batzutan nahiko eroak.


BAKEROA: Julen Matilla

Zaldiak lotzea hor aurrean
arriskutsua izango da
sheriffa hona heldu orduko
banoa hemendik kanpora.

BAKEROA: Aitor Gonzalez

Beitu hor neska polit bat dago
sartu gaitezen saloira
wiscky trago bat hartzera eta

neskekin dantza egitera

KABARETEKO NESKA:

Etorri nirekin dantzatzera
wisckyz busti eztarria
saloian aurkituko duzue
giro ikaragarria.

PIPI: Patricia Rodríguez

Ni Pipi Lamstrung bihurria naiz
ez naiz joaten eskolara
gaur etorri naiz Legardaldeko
karnabalak ospatzera.

BIKINGOA: Bryan Aretxederra

Itsasoz itxaso etorri naiz
ni nauzue bikingoa
beste inor ez da hemen izango
ni baino ausartagoa.


SORGIN 1 : Maitane Zamora

Akelarre batetik gatoz gu
ni naiz Maitane sorgina
edabe majikoak prestatzen
ni naiz sukaldari fina.


SORGIN 2:

Edabe on bat prestatu dugu
Aroa lagunarentzat
neska polita bihurtuko da
intsektu nazkagarri bat.

INURRIA : Aroa Augusto

Inurria naiz baina ez ordea
intsektu nazkagarria
langile finaren fama daukat
denentzat maitagarria.

ROKERO 1: Peio Zarandona

Guitarra hartuta etorri gara
Legardara bi rokero
musikarekin jarriko dugu
jai-giroa bero-bero

ROKERO 2: Leire Babío

Jai giroa berotuko dugu
guk kitarra jo ezkero
lehenengo notak entzun ta gero
jendea jartzen da ero.

FLAMENCA:

Andaluziatik Mungiara
dotore-dotore nator
nire grazia erakustera
nator alai eta jator.

DRAKULA: Ander Goikoetxea

Errumaniatik hona heldu
ta zelako iskanbila
banoa gotika hoiengana
odol goxoaren bila.

GOTIKA 1: Haizea Diego

Kontuz drakula hori jatorku
ha(g)inkada bat ematera
gurutzea erakutsi eta
goazen ihes egitera.




GOTIKA 2 : Ane Urkiola

Berakatz-xorta bat eskegiko
diogu burutik behera
ea eskolan aurkitzen dugun
joan gaitezen sukaldera.

HIPPYA : Eneko Barcina

Hemen nauzue hippy berri bat
maitasuna aldarrikatzen
flower-power da nire bandera
ta beti nabil ligatzen.

DAMA : Aitane García

Aintzinako dama dotore bat
hemen aurrean duzue
kaballerua aurkitzen nabil
gaur emateko musue.

GERLARIA: Beñat Valdizán

Gerratik ihes Mungiaraino
karnabalak ospatzera
bakezalea naiz eta gehiago
ez noa gerra egitera.

BADMAN: Marcos Dosantos

Beltzez jantzita Marcos nauzue
Legardaldeko badman-a
neskatila dotore guztiak
salbatzera datorrena.