2009-03-03

Mungiako auzoetara irteera

(urriak 20)
Irteeran parte hartu zutenak: 3. mailako ikasleak.
Auzo mota ezberdinak bisitatu genituen.

Batzuk industria-auzoak ziren, Billela, Zabalondo eta Belako esate baterako.

Emerando eta Markaida nekazal giroko auzoak dira, eta Larrauri ostera bizitegi auzoa.

Bitxikeria ugari aurkitu genituen, Atxurin baserri batetara itsatsiriko baseliza bat aurkitu genuen, San Martin baseliza, eta ogia egiteko aintzinako labe bat.

Bitxikeria batzuk bertako biztanleen ahotik jaso genituen, Atxuri auzoan adibidez, "Etxebarri" baserriko aitite eta amamarekin hizketan aritu ginen luzaroan aintzinako bizimoduari buruz. Baita Markaida auzoko "Barandika" baserrikoekin, non aintzinako tresnak aurkitu genituen ikusgai, auzo honetan San Salbador baselizara hurbildu ginen.

Larraurin berriz, balneario zaharra eta eguzki-lorea ate baten aurkitu genituen.





MARKAIDA : "Barandika" baserrian
"San Salbador" baseliza