Gabonilaren 2a EUSKARAREN EGUNA ospatu dogu gaur Legardaldeko Eskolan.
Egitaraua:
9.30-etan Pregoia
10.00-etan "Agintariena" dantza
10.15-etan "Guk euskaraz, zuk zergaitik ez?" abestia eta berarekin loturiko koreografia dantzatu dogu guztiok eskolan
10.30-etan herritik ibilaldi bat egiten urten dogu, iaz egin genittuen zaldiez inguraturik eta mugaturik, kalez kale, euskal musikaz lagundurik, lehenengo Matxin Plazara, eta han, Udaletxe aurrean, barriro "Agintariena" dantzatu eta "Guk euskaraz, zuk zergaitik ez?" koreografia eta kanta eskaini dittugu.
10.45-etan kalez-kale herritik zehar jarraitu dogu, Haur Hezkuntzakoak Lauaxeta kafetegi ingururaino, han gelditu dira Lehen Hezkuntzakoei itxaroten, gero guztiok Legardaldera itzultzeko.
11.30-etan hamaiketakoa prest izan dogu: fruituen zukua eta erroskilak.Umm !!! Ze goxoak !!!
Bermeoko portuan "Aita Guria" baleontzia bisitatu genuen, XVIIgn mendeko itsasontzien erreprodukzioa, Bermeoko ontzigintzako ikasleek eginikoa eta gaur egun ikusgai dagoena nahi duten bisitari guztientzat. Itsasontziko bizitza aintzina nolakoa izaten zen ikasi genuen, baita garai bateko arrantza mundua nolakoa zen ere bai. Euskal arrantzaleak baleak ehizatzen Ternua aldera joaten zireneko garaia.
Gero Hegaluze-rekin bidaiatxo bat egin genuen Izaro irlarantz, kaioen kolonia den irla hau inguratu genuen itsasontziz. Bidean Xixili lamiaren irudia ikusi genuen Bermeoko portuan, eta Lamiaran inguruko lamien istorio bat kontatu ziguten. Izaro irlan fraile frantziskotarrak bizi zirela ere jakin izan genuen, komentuaren harri batzuk zutik daude oraindik. Eta Izaro irlarekin loturiko beste kondaira batzuk ere kontatu zizkiguten. Interesgarria eta atsegina izan zen Bermeo aldera egin genuen bidaia hau, bai horixe!
Galdakaoko eskolakoak antzerki bi eskaintzera etorri zaizkigu Legardaldera. Lehenengoa piraten istorio bat izan da, eta bigarrena nota txarrak ateratzen zituen neskato batena.